lunes, 23 de abril de 2012

PIXTON; Komikiak era errazean egiteko baliabidea


Hemen daukazue klasean erabili dezakegun beste baliabide bat, PIXTON webgunea, komikiak egiteko erabili dezakeguna. Ikasleek asteburuan egindakoa , oporretan egindakoa , edota gertaera sinple bat modu dibertigarriago batean kontatzeko erabili dezakegu.

Nik, adibidez, praktika garaian Unitate Didaktikoa hasi nintzeneko lehen egunaren egoera bat ipintzen dizuet ondorengo komikian.


“IKT-ak ETA HEZKUNTZA PARADIGMA BERRIAK: ESKOLEN ERALDAKATEA, ERALDATZEN DUEN GIZARTE BATEAN" artikuluaren azterketa



Kaixo!

Oraingoan beste artikulu batekin etortzen gatzaizkizue, Roberto Carneirok idatzitakoa: “LAS TIC Y LOS NUEVOS PARADIGMAS EDUCATIVOS: LA TRANSFORMACION DE LA ESCUELA EN UNA SOCIEDAD QUE TRANSFORMA”. Euskaraz, tituluan ipintzen saiatu garen bezala, horrelako gauza bat izango litzateke: “IKT-ak ETA HEZKUNTZA PARADIGMA BERRIAK: ESKOLEN ERALDAKATEA ERALDATZEN DUEN GIZARTE BATEAN”. Titulu potoloa, ezta?

Hona hemen aipatutako artikulua:

http://www.seg.guanajuato.gob.mx/CEducativa/Documents/ArtCentroDocumental/2012/Marzo/Art%C3%ADculo8/LasTICyLosNuevosParadigmasEducativos.pdf

Egia esan behar badugu, artikulua oso zaila da ulertzeko, eta horregatik hurrengo azterketan gauza aipagarrienak ipintzen saiatu gara.

AZTERKETA:

Gutxi gorabehera artikulu honetan hezkuntza instituzioek gaur egungo gizartean eragina izateko egin beharreko aldaketei buruz hitz egiten da. Hiru aldaketa mota proposatzen dira:

1. Hezkuntza industria bezala ikustetik hurbiltasunezko zerbitzu bezala ikustera pasatzea.

2. Irakasten duten eskoletatik, ikasten duten eskoletara pasatzea

3. Ikasketen asoziazionismotik, ikasketen konstruktibismora pasatzea.

Lehenengo aldaketari buruz bakarrik esan dezakegu zerbitzu publikoak fama txarra daukatela herritarrekiko erlazioei dagokienez, eta hori aldatu beharra dago. Horregatik eskolak pertsona bakoitzaren talentuak modu naturalean loratzeaz arduratu behar dira, baina beti ere pertsona hori errespetatuz.

Bigarrenari dagokionez, aipatzen diren lau ikasketa motak azpimarratuko genituzke: izaten ikastea, ezagutzen ikastea, egiten ikastea eta elkarrekin bizitzen ikastea. Hauek dira izatez garapen pertsonalerako beharrezkoak direnak, eta hauek dira hezkuntza munduan sustatu behar direnak, horretarako eskoletan behar diren aldaketa guztiak eginez.

Bukatzeko, azkenengo  aldaketa daukagu, agian zailena izan daitekeena. Asko irakurri izan dugu irakaskuntza konstruktibistaren inguruan, baina nola erabili ditzakegu teknologia berriak beharrezkoak diren aldaketa horiek lortzeko. Azken finean, lortu behar duguna zera da: parte hartzearen bitartez ikastea, eta ez bakarrik kontrolaren bitartez.










MANEL RIVES irakasleari egindako elkarrizketa: BIDEOA + ANALISIA


Manel Rivesek, A Coruñako CEIP Sigüeiroko irakasleak, Teknologia Berriei buruz hitz egiten digu bideo honetan, eta horretaz aparte, hezkuntzan egin beharreko eraldaketak ere aipatzen ditu. Hona hemen irakasle honi egindako elkarrizketa.





ANALISIA:

Behin bideoa ikusi eta gero, esan dezakegu ados gaudela irakasle honek esaten duenarekin, batez ere eskoletan praktikak egiten egon eta gero.

Rives-ek esaten duen lehenengo gauza teknologia berriak geneuzkan arazoak konpondu ez dituztela da, metodologia eta sistema aldatu ez direlako, klasean tramankuluak sartu baizik. Honek gastu handia ekarri du gainera, aspektu hauek aldatu ezean ez baitago inbertsiorik, gastua baizik. Lehenik ongi jakin behar dugu nola aldatu nahi dugun eskola, teknologia aldaketa horiek aurrera eramateko

Zer esan nahi du goian aipatutakoa?  Teknologiek ez dutela irakaskuntza aldatu, bazegoen irakaskuntza indartu baizik. Beraz ez da benetako aurrerapenik ez dela egon esan daiteke.

Baina zer egin dezakegu beharrezkoak diren aldaketak aurrera eramateko?

Lehenik eta behin irakasleok gara autokritika egin beharko genukeena: zer nahi dugu? Eta noski, gauzak aldatzeko gogoa beharko dugu, taldea teknologia berriei egokituz.

Ikasleak ere ez dira informazio hartzaile soilak izan behar, ideien sortzaileak baizik.  Laburbilduz, behin eta berriz gauza ezberdinak probatu beharko lituzke, arriskatzearen kultura, alegia.

Testu liburuei dagokionez, aldekoa da Manel Diges, beti ere ongi erabiliz gero, baina ez du uste digitalizatua ematea konponbidea denik. Dinamikak aldatu beharko lirateke,sormena, talde lana eta ikasleen arteko sinergiak bultzatuz.

Bideoaren analisiarekin bukatzeko, mugikortasunaren atala aipatzen du irakasle honek. Berarentzat funtsezkoa da, etorkizuna baita. Honen bidez, eremu formal eta informaleko jakintzak lortuko ditugu, eskolatik kanpo ere ikastea alegia.


domingo, 22 de abril de 2012

VOKI webgunean egindako "AVATAR" laguntzailea


Hemen ekartzen dizuet VOKI webgunearen bitartez egindako Avatar laguntzailea. Baliabide interesgarria izan daiteke ikasleen atentzioa deitzeko edota eduki sinpleak emateko orduan, ezta?

Hona hemen avatar hauek erabiltzeko egoera batzuk:


- Edozein hizkuntzako irakasgaian ikasleen idazmena lantzen ari garenean, laguntza eskaini al digu Voki bat erabiltzea. Ikaslea Voki-ren testu koadroan (avatarra egitean agertzen dena) idatziko du bere esaldia, eta pertsonaiak ahozkatuko du ikaslea idatzitakoa (kontuan hartu behar dugu ordenagailua dela ahozkatzen duena; beraz, mirari handirik ere ez dugu espero behar). Gaizki baldin badago, ikasleak bera entzungo du bere akatsa, eta falta dena edo gaizki dagoena (irakaslearen laguntzaz) zuzenduko du.

- Edozein gai berria hasterakoan sarrera egiteko erabili al dugu, ikasleek Voki-a ikusita gaiarekiko interesa eratzeko eta motibazioa handitzeko.

- Batez ere Lehen Hezkuntzako azkeneko zikloan egin daitekeen beste jarduera bat, debate bat egitea da. Horretarako, bi Voki sortu al ditugu, bata bestaren aurrean jarrita, eta bakoitzari bi edo hiru argumentu jarriko dizkiegu. Ikasleei dibertigarria egingo zaie katu eta txakur baten arteko debatea, adibidez!






IKASLEEKIN ERABILTZEKO BALIABIDEAK: MINDOMO



Mindomo mapa kontzeptualak egiteko bitarteko paregabea dugu. Zure mapa kontzeptualean bideo, argazki, irudi, esteka ezberdinak... erabiltzeko aukera ematen du. Guzti hau sarera igo dezakezu mundu guztientzako eskuragarri edukiz. Era berean, ez dauka aparteko konplikaziorik eta guztiek erabiltzeko modukoa da. Beraz oso bitarteko ona dugu azalpenak emateko, informazioa era egokian eta modu sintetikoan antolatzeko eta estetikoki erakargarri egiteko.


* Dena den, alde txar bat aurkitu diogu: irudiak, bideoak... gehitzeko, "premium" kontua izatea eskatzen dizute; hau da, ordaindu behar da! Ez dut uste eskoletan prest egongo direnik (batez ere egungo egoera ekonomikoarekin) asko lagundu baina beharrezkoa ez den programa baten truke ordaintzeko. 


Hona hemen Euskal Herriko Historia lantzeko erabili daitekeen mapa, Mindomo programaren bitartez egina:



Euskal Herriko Historiaren Mapa Kontzeptuala