martes, 22 de mayo de 2012

BESTE IKASKIDE BATEN BLOGAREN EBALUAKETA

Kaixo!

Beste blog baten ebaluaketarekin natorkizue oraingoan. Badakit jada "derrigorrezko" ebaluaketa eginda daukadala (Beñat Arandarena), baina beste bat egitea eskatu didatenez, Eder Otaduyren blogarena egiten saiatuko naiz.

Teknologiaberriaklh blogaren ebaluaketan aipatu nuen bezala, azterketa atalka egitea eskatu zaigu, bakoitzean nota bat ipiniz (1 = Eskas, 2 = Hobetzeko, 3 = Ondo, 4 = Oso ondo).

Lehenengo atala ikaslearen oharrarenak dira: 4 bat ipiniko diot atal honetan, egilearen ohar ugari agertzen direlako, baina faltan botatzen ditut iritzi pertsonal edo gogoeta gehiago. Horregatik bigarren atalean (analisia eta gogoeta) 3 bat ipintzea erabaki dut.

Sormena eta originaltasunari dagokionez, 4 bat ipiniko diot, blogaren sarrera VOKI webgunearen bitartez egindako katu batek egiten duelako, eta horretaz aparte irudiak eta Mindomo mapa bat ere ikusi ahal dugulako.

Atalen arteko loturari hitz egiterakoan, bai ikusten dudala lotura bat (azken finean sarrera guztiak teknologia berriekin lotuta daude), baina ez dut ikusten erlaziorik artikulu berri eta zaharren artean, ezta aipamenik ere. Horregatik 3 bat ipiniko diot.

Eta bukatzeko, aurkezpena eta hizkuntzaren zuzentasuna aipatuko ditut. Azken honetan bai ikusten direla akats ortografiko eta gramatikal batzuk; dena den 3 bat merezi duela uste dut. Eta aurkezpenari dagokionez, nik uste zaindua eta egokia dela, eta horregatik 4 bat ipiniko diot.


Hona hemen ikaskide honen blogaren esteka:


http://www.teknologiaberriaktic.blogspot.com.es/






lunes, 21 de mayo de 2012

TALDEKO LANA: ARBEL DIGITAL INTERAKTIBOARI BURUZKO MINDOMOA

Ongi etorri berriro!! 

 Oraingoan taldeka egindako lan bat aurkezten dizuet, gaur egun hezkuntza munduan hainbeste aipatzen diren Arbel Digital Interaktiboen inguruan. Bertan,azken hauen eta arbel tradizionalen arteko konparaketa bat ikusteko aukera izango duzue, era berean bien inguruko datu ezberdinak ere ikusiz. 

 Irakasle ezberdinen iritziak ere agertzen dira, azken finean hauek baitira baliabide honekin lan egiten edo egingo dutenak: batzuk pozik daude, beste batzuk lan handia ematen dutela azpimarratzen dute... baina orokorrean guztiek azpimarratzen dute gauza bera: baliabide hauek era egokian erabili behar direla hezkuntzan hobekuntzak egon daitezen. 

 Bukatzeko esango dut datu guzti hauek MINDOMO baten bitartez aurkeztuko dizkizuedala, blog honetan jada aipatu dudan mapa kontzeptualak egiteko programa. 

 Espero dut zuentzat ere baliagarria izatea!


domingo, 20 de mayo de 2012

LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEEKIN Scratch-en BITARTEZ EGITEKO JARDUERA BATEN PROPOSAMENA

Kaixo berriro! 

 Azken argitalpenetan Scratch programarekin ibili izan gara, pixkat azaltzen zer den eta zertarako erabili daitekeen, eta baita ariketa sinple bat egiten. Baina nola lagundu diezaguke programa hau lehen hezkuntzako klase batean? Ze nolako ariketak egin ditzakegu? 

 Egia esan, Scratch programari buruz dakidana oso gutxi da; beraz ariketa sinplea izango da, nire kasuan. 

Matematika klasean erabiltzeko jolasa izango litzateke, batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak lantzeko modukoa. Oinarria laberinto bat izango litzateke, non irteera aurkitzeko eragiketak ondo egin beharko litzatekeen. Adibidez, pertsonaia hasierako puntutik abiatu eta lehenengo bide-gurutzera heltzerakoan, eragiketa batekin aurkituko litzateke. Bide egokitik joateko emaitza asmatu beharko luke. Eta horrela bide gurutze bakoitzean eragiketa mota ezberdinak ipiniz. 

 Gauza bera egin daiteke, adibidez, Txanelako gai bati buruzko galdera eta erantzunekin. Modu horretan ikasleek teoria modu ezberdin eta dinamikoago batean ikasiko lukete. 

 Hona hemen lehenengo ariketaren adibide bat, SCRATCH programarekin egina.



Scratch Project

lunes, 14 de mayo de 2012

Scrath programarekin egin ditzakegun ariketa

Kaixo!!

Hemen ekartzen dizuet Scrath programarekin izan dugun lehen esperientziaren emaitza. Ez da aparteko gauza bat, baina hurrengokoan zerbait mamitsua eskaintzea espero dut!! Scratch Project

Scratch Programa


Scratch programazio-lengoaia ikasteko oso proposamen dibertigarria da, jolasak, animazioak, musika eta artea sortzeko aukera ematen baitigu. Ikasleak tradizionalagoak diren beste programazio-lengoaietara hurbiltzeko tresna paregabea da. Scratch programarekin proiektuak garatuz, funtsezkoak diren matematikako eta informatikako kontzeptuak ikas ditzakegu (Eskola 2.0 ordenagailuetan barne). Gainera, ikasleei eta gazteei  era sortzailean pentsatzeko, sistematikoki arrazoitzeko eta elkarlanean aritzeko aukera ematen die.


Scratch-en eraikuntza-blokeka programatzen dugu. Hor dago bere originaltasunaren gakoa. Beste programazio-lengoaiekin alderatuz, askotan nahasgarriak direnak, Scratch programaren piezak puzzle batean bezala edo betiko eraikuntza-jolas batean bezala jartzen dira. Horrela, hamaika animazio eta jolas sor ditzakegu.
Logo Scratch



Scratch-ek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:

• Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea
• Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea
• Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea
• Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea
• Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera
• Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera
• Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna
• Programazioaren oinarriak ikasteko aukera
• Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…
• Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea

Scracht erabiltzeko erreferentzia GIDA
Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat puntutik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen ditu elkarbanatzen ikasteko eta ikasten elkarbanatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik.

jueves, 10 de mayo de 2012

KIDE BATEN BLOGAREN EBALUAKETA


Kaixo!!

Oraingo honetan ebaluatzaile lana egitea egokitu zait, kide baten blog-a ebaluatuz. Aipatutako kidea Beñat Arandarena da, Magisteritza eskolan Lehen Hezkuntzako irakaslea izateko ikasten ari den etorkizuneko irakaslea. Hona hemen bere blog-aren helbidea:


 Atal ezberdinak ebaluatu behar ditut, kategoria bakoitzean nota bat ipiniz (1= eskas; 2 = hobetzeko; 3=ondo; 4 = oso ondo). Dena den, aipatu beharra daukat ebaluazio hau ez dela behin betiko bezala hartu behar, datorren egunetan Blog hori eguneratzen joango delako, atal batzuetan nik ipinitako nota gora joanez. Baina momentuz dagoena ebaluatzen saiatuko naiz orain.

Lehenengo kategoria Ikaslearen oharrak izango litzateke: 3 bat emango diot atal honetan, guztiak agertzen ez diren arren, landu ditugun testu gehienak agertzen direlako.

Bigarren puntuan ikasleak egindako analisiak eta gogoetak ditugu: atal honetan 2 bat ipini diot, testu dezente landu dituelako, baina horiei buruzko ohar edo iritzi pertsonal gutxi agertzen direlako.

Sormena eta originaltasunari dagokionez, 2 bat eman behar diot, testuak nahiko linealki lantzen dituelako, tarteka zerbait ezberdina sartuz. Irudiak, bideoak eta “AVATAR” delako bat ikusteko aukera ere badugu.

Testuen arteko loturari dagokionez, 3 bat ipintzen diot, testu guztiak Teknologia Berrien gairi buruzkoak direlako (normala; azken finean hauek lantzeko ireki dugu blog-a)

Hizkuntzaren zuzentasunean emango diot Beñati nota altuena, idazkera jasoa erabiltzen duelako, eta akats gramatikal edo ortografikorik ez duelako (ez oso garrantzitsuak, behintzat). Horregatik 4 bat ipintzen diot atal honetan.

Bukatzeko, aurkezpenaren kontua daukagu. Sarrera emateko lehen aipatu dudan Avatarra erabiltzen du, nahiko originala dena. Hala ere, irudiak faltan botatzen ditut, eta blog-a momentuz nahiko sinple dagoela ere aipatu beharra daukat. Horregatik 2 bat ematen diot.

Ebaluazioarekin bukatzeko bai gustatuko litzaidakeela gauza bat azpimarratzea: lagun edo kide baten ebaluaketa objektiboa egitea nahiko zaila da, eta are gehiago lagun horrek, niri gertatu zaidan moduan, blog-a oraindik bukatu ez duenean.






lunes, 23 de abril de 2012

PIXTON; Komikiak era errazean egiteko baliabidea


Hemen daukazue klasean erabili dezakegun beste baliabide bat, PIXTON webgunea, komikiak egiteko erabili dezakeguna. Ikasleek asteburuan egindakoa , oporretan egindakoa , edota gertaera sinple bat modu dibertigarriago batean kontatzeko erabili dezakegu.

Nik, adibidez, praktika garaian Unitate Didaktikoa hasi nintzeneko lehen egunaren egoera bat ipintzen dizuet ondorengo komikian.