lunes, 23 de abril de 2012

“IKT-ak ETA HEZKUNTZA PARADIGMA BERRIAK: ESKOLEN ERALDAKATEA, ERALDATZEN DUEN GIZARTE BATEAN" artikuluaren azterketa



Kaixo!

Oraingoan beste artikulu batekin etortzen gatzaizkizue, Roberto Carneirok idatzitakoa: “LAS TIC Y LOS NUEVOS PARADIGMAS EDUCATIVOS: LA TRANSFORMACION DE LA ESCUELA EN UNA SOCIEDAD QUE TRANSFORMA”. Euskaraz, tituluan ipintzen saiatu garen bezala, horrelako gauza bat izango litzateke: “IKT-ak ETA HEZKUNTZA PARADIGMA BERRIAK: ESKOLEN ERALDAKATEA ERALDATZEN DUEN GIZARTE BATEAN”. Titulu potoloa, ezta?

Hona hemen aipatutako artikulua:

http://www.seg.guanajuato.gob.mx/CEducativa/Documents/ArtCentroDocumental/2012/Marzo/Art%C3%ADculo8/LasTICyLosNuevosParadigmasEducativos.pdf

Egia esan behar badugu, artikulua oso zaila da ulertzeko, eta horregatik hurrengo azterketan gauza aipagarrienak ipintzen saiatu gara.

AZTERKETA:

Gutxi gorabehera artikulu honetan hezkuntza instituzioek gaur egungo gizartean eragina izateko egin beharreko aldaketei buruz hitz egiten da. Hiru aldaketa mota proposatzen dira:

1. Hezkuntza industria bezala ikustetik hurbiltasunezko zerbitzu bezala ikustera pasatzea.

2. Irakasten duten eskoletatik, ikasten duten eskoletara pasatzea

3. Ikasketen asoziazionismotik, ikasketen konstruktibismora pasatzea.

Lehenengo aldaketari buruz bakarrik esan dezakegu zerbitzu publikoak fama txarra daukatela herritarrekiko erlazioei dagokienez, eta hori aldatu beharra dago. Horregatik eskolak pertsona bakoitzaren talentuak modu naturalean loratzeaz arduratu behar dira, baina beti ere pertsona hori errespetatuz.

Bigarrenari dagokionez, aipatzen diren lau ikasketa motak azpimarratuko genituzke: izaten ikastea, ezagutzen ikastea, egiten ikastea eta elkarrekin bizitzen ikastea. Hauek dira izatez garapen pertsonalerako beharrezkoak direnak, eta hauek dira hezkuntza munduan sustatu behar direnak, horretarako eskoletan behar diren aldaketa guztiak eginez.

Bukatzeko, azkenengo  aldaketa daukagu, agian zailena izan daitekeena. Asko irakurri izan dugu irakaskuntza konstruktibistaren inguruan, baina nola erabili ditzakegu teknologia berriak beharrezkoak diren aldaketa horiek lortzeko. Azken finean, lortu behar duguna zera da: parte hartzearen bitartez ikastea, eta ez bakarrik kontrolaren bitartez.










No hay comentarios:

Publicar un comentario