lunes, 26 de marzo de 2012

SCHANK: "El 'e-learning' actual es la misma basura, pero en diferente sitio" ARTIKULUA


Kaixo berriro!!

Roger Schank, Yale eta Standfordeko irakaslea
Orain arte ikusi ditugun artikulu, diapositiba... guztiak Teknologia berriei buruz joan dira, hauen alde onak, txarrak, hezkuntzan erabiltzeko aukerak... azalduz. Baina oso era zientifikoan hitz egiten zuten, ezta? Hitz konplexuegiak, ulertzeko zailak direnak, erabili izan dira artikulu hauetan. Eta gainera politikoki zuzenegiak direla ere esan daiteke.

Artikulu honetan, berriz, gauzak era sinple eta gordinago batean azaltzen dizkigu Roger Schankek. Teknologia berriek hezkuntzan duten erabilpenaz hitz egiten digu, eta gaur egungo hezkuntzan dauden arazoak ere azpimarratzen ditu, berarentzat egokiagoa izango litzatekeen eredua defendatuz.
Hona hemen aipatutako artikulua:


Interesgarria, ezta? Modu argi batean azaltzen digu Schankek teknologia berriei ematen ari dizkiegun erabilpena hezkuntzan; hau da, betiko hezkuntza sistema erabiltzen ari garela eta teknologiak bertan txertatu ditugula. Berak kontrakoa proposatzen du: sistema tradizionalak Teknologia Berrietara egokitzea.

Praktika azpimarratzen du hezkuntza metodo bezala: egiten ikastea. Honekin ados gaudela azpimarratzean ez dugu gezurrik esaten, baina hori zailegia da egungo ikasgai eta programekin: irakasle bat behartuta dago urte batean eduki jakin batzuk ematera, ikaslea etorkizuneko ikasketetan arazoak izan ez ditzan. Berak esaten duenez, historia, filosofia... praktiken bidez ikasi daitezke, simulazioen bidez. Baina zenbat denbora beharko zuen irakasleak hori guztia prestatzeko? Nondik aterako zuen behar zuen denbora? Beste ikasgaietatik?

Artikuluaren analisiarekin bukatzeko, irakasle honek egindako aitorpen bat aipatuko dugu, eta honekin bai ez gaudela ados: eskolak ez dira beharrezkoak. Ez dut uste hori ondo egongo litzatekeenik. Nahiz eta gaur egungo Hezkuntza Programak egokiak ez izan eta aldaketak egon behar diren, nik uste pentsaera estremistegikoa dela eskolak beharrezkoak ez direla esateak.Haurrak praktiken bidez ikas dezakete, bai, baina ikasketa emankorragoa izateko beharrezkoa da gida bezala balioko zaion irakasle bat berarekin egotea.

Gainera, eskolak, erakunde bezala, sozializazio prozesu bat ere burutzen dute; ikasleak taldean bizitzeko behar diren balioak ikasten dituzte haien arteko elkar eraginez.

Eta gure iritziarekin bukatzeko, pixka bat berekoi izaten ustea eskatzen dizuegu; azken finean, irakasle izateko egon gara 3 urtez prestatzen, eta eskolak kentzen badituzte, zer egingo dugu? Horregatik pentsatzen dugu eskolak beharrezkoak direla, baina ikasleak prestatzeko erabiltzen diren programak eta metodoak bai aldatu behar direla.




IRAKASLEEI "ESKOLA 2.0" PROGRAMARI BURUZ EGINDAKO INKESTA

Kaixo!!

Blog honetan IKTak gora eta behera gabiltza etengabe: zer diren, nola erabiltzen diren, zeintzuk dira bere alde onak, zeintzuk bere alde txarrak... baina zer pentsatzen dute egungo irakasleak teknologia berri hauei buruz? Hori da oraingoan ikusiko duguna, horretarako "La  Laguna" Unibertsitateko Manuel Area Moreirak egindako inkesta bat erabiliko dugularik.



ONDORIOAK:

Hainbeste datu eta grafika ikusi ondoren, zer ondorio ateratzen dira? Goazen era eskematiko batean ikustera:

1. Irakasleek ideia ezberdinak dituzte TIC eta Eskola 2.0 programaren inguruan, bai Autonomi Erkidegoko Mailan eta baita etapa ezberdinen mailan ere.

2. Lehen Hezkuntzako irakasleak Eskola 2.o-rekiko balorazio hobeagoak dituzte (DBH-ko irakasleekin konparatuz).

3. Geletan teknologia asko badago ere, demanda handia dago oraindik.

* Puntu honetan beharrezkoa ikusten dugu zerbait aipatzea. Momentuz bloga oso berria den arren, Cristobal Cobo Romanik idatzitako artikuluan ikusi izan dugu teknologia asko izateak ez duela esan nahi hezkuntzan aurrerapenak egongo direnik. Teknologiak ONDO erabiltzen jakin behar dugu. Zertarako nahi ditugu ordenagailu pilo, arbela elektronikoa, “tableta” delakoak… irakasleak oraindik “Windows” bakarrik leiho asko direla pentsatzen badu? Gure ustez, hobe da pixkanaka hastea, eta behin ikasleak teknologia hauek erabiltzen dakitela ziurtatuta, orduan hasi ginateke gehiago demandatzen.  

4. Irakasleek ikuspegi positiboa daukate IKT-ek ikasleengan duten eraginarekiko.

5. Testu liburua eta arbela tradizionala oraindik asko erabilienak dira.

6. Ikastegiaren IKT koordinatzailearen irudia garrantzitsua dela pentsatzen da.

7. Irasleen prestakuntza egokia dela pentsatzen badute ere, informazio gehiago eskatzen dute.

8. Eskola 2.0-ren helburu eta ezaugarriei buruz informazio gehiago behar dela esaten dute.


viernes, 23 de marzo de 2012

CRISTOBAL COBO ROMANIRI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Oraingoan beste egunean igotako artikuluaren egileari egindako elkarrizketa bat ekartzen dizuegu. Ikertzaile honek proposatzen duena zera da: ezagutzak transmititzeko forma eta metodo berriak sartzea hezkuntzan, hauek konbinatzea eta inguruarekin lotzea, eta era berean beste testuinguru batzuetatik jasotako eta askotan alde batera uzten diren konpetentzia eta trebetasunak ere kontuan hartzea.

Hona hemen aipatutako elkarrizketa:


GURE IRITZIA:

Argi dago elkarrizketa hau ikusitako artikulua baino errazagoa dela ulertzeko. Dena den, artikuluan bezala, guri etorkizuneko irakasle bezala gehien inporta zaiguna azkeneko partean esaten duena da; hau da, egiten dituen iradokizunak.

Batetik, ordenagailuak klasetik ateratzearen ideia aipatzen du. Hori paperean oso ondo geratzen da, baina praktikara eramatean arazo batekin aurkitzen gara: ordenagailu horiek eskura dituzten ikasleak 10-12 urte bitarteko umeak direla. Eta ume hauen %80a zailtasunak dituzte gauzak behar bezala zaintzeko (beraien koadernoak nola dauden ikustearekin nahikoa da).

Bestetik, ikasleak ordenagailuekin ez ezik, bestelako teknologia batzuekin (dispositibo mugikorrak edo sakelakoak, tablets delakoak...) ere lan egitea gomendatzen du Cristobal Cobo Romanik. Gaur egun daukagun egoera ekonomikoarekin, eta hezkuntzan egiten ari diren murrizketak ikusita, ez dakigu oso eramangarria izango litzatekeen hainbeste balio duten teknologiak erabiltzea eta mantentzea.

Bukatzeko, ikasleak klasetik atera, esperientzia profesionalak izan eta arau eta parametro berrien aurka egin behar duela aipatzen du Romanik. Ideia interesgarria da, baina agian Lehen Hezkuntzako ikasleekin egiteko arriskutsua. Arrakasta handiagoa edukiko zuen DBHko edota Batxilergoko ikasleekin egingo bazen.

Eta honekin jada bukatutzat emango dugu elkarrizketa honen "analisia". Nahiz eta gure iritzian ikusi artikuluan eta elkarrizketan esaten denarekin guztiz ados ez gaudela, horrek ez du esan nahi interesgarriak ez direnik (elkarrizketa, behintzat, interesgarriagoa eta eramangarriagoa iruditu zaigu).





lunes, 19 de marzo de 2012

INFORMAZIO-TEKNOLOGIEN KONTZEPTUA. IKT DEFINIZIOEN GAINEKO "BENCHMARKING" EZAGUTZAREN GIZARTEAN

Irakurgai honetan zehar Juan Cristobal Cobo Romanik erakunde internazional eta hezkuntza erakunde ezberdinek IKT-i buruz zer ulertzen duten jasotzen du. Horretarako teknologia hauei buruz definizio bat proposatzen du, eta baita analisirako metodologia eta konpententzia digitalei buruzko proposamen kontzeptual bat ere.

IKTren kontzeptua ezagutzaren gizartean; Artikulua


Zer kontatzen digute irakurgai honetan? 

Hasteko egindako analisiaren metodologiaz hitz egiten digu egileak, kontuan hartu diren gauzetaz eta erabilitako metodoetaz. Baina artikulu edo gaiaren mamia ondoren dator, seigarren puntuan: Informazioaren analisia.

Puntu honetan aipatzen dizkigute egindako analisiaren emaitzak, hasieratik esanez EZ DAGOELA informazio eta komunikazio teknolgiei (IKT) buruzko adostutako definizio bat.

Ondoren egiten duena definizio berri bat emateko pausoak dira: ezagutzaren gizartearen kontestu ekonomiko eta sozio-teknologikoarekin bat etorri behar dela, "komunikazio" eta "informazio" kontzeptuak beharrezkoak agertzea beharrezkoa dela...

Azkenean IKTen behin betiko definizioa (egindako analisiaren emaitzen arabera) ematen digu egileak, ondoren emango duguna:

         " TIC: Dispositibo teknologikoak (hardware eta software), datuak editatu, produzitu,
           almazenatu, elkartrukatu eta trasmititzea ahalbidetzen dutenak, beti ere komunezko
           protokoloak konpartitzen dituzten informazio sistemen artean. Aplikazio hauek, in-
           formatikako eta telekomunikaziozko bitartekoak edota sareek osatzen dituztenak, ko-
           munikazioa eta elkarlan interpersonala ahalbidetzeaz gain, elkarlan multipersonala ere 
           ahalbidetzen dute. Beraz, baliabide hauek ezagutzen eraikuntzan, elkartrukean, heda-
           penean, gestioan eta sarbidean."

Irakurgaiari amaiera emateko, Romanik Teknologia Berri hauek erabiltzen dituztenak izan beharreko konpetentzia batzuk zerrendatzen ditu: Kontzientzia, Alfabetismo Teknologikoa, Informazionala, Digitala eta Mediatikoa. Hauen azalpen txiki bat ere egiten du, baina gehien inporta zaiguna lehenengo lerroetan ipintzen duena da, hauetan agertzen baita konpetentzia hauek zertaz doazen.

Gure iritzia:


Gure iritziz, artikulu honetan ez da oso argi uzten zer diren Teknologia Berriak, eta hori artikulua hauen definizioari buruz doala. Hiztegi zaila edo teknikoegia erabiltzen du egileak, eta horrek testuaren ulermena zaila izatea egiten du.


Dena den, guri irakasle bezala gehien inporta behar zaiguna, gure ustez, azkeneko orriak dira, non IKTak erabiltzen dituztenek izan beharreko konpetentziak agertzen diren, hau da, zer jakin behar duten Teknologia Berriak erabiltzen dituztenek hauek modu egoki batean erabiltzeko:

1. Argi dago ulertu behar dela Teknologia berriek informazioaren gizrtean jokatzen duten papera.

2. Baliabide teknologikoen erabilpen egokia ikasi, lan egin edota denbora pasa bezala.

3. Iturri ezberdinetatik ateratako informazioa ulertu, ebaluatu eta interpretatzeko gai izatea.

4. IKTen erabilpen estrategikoaren bidez, informazio edo ezagutza berriak sortzeko ahalmena izatea.

5. Ulertzea zelan komunikazio baliabide tradizionalak euskarri teknologiko berrietara migratzen ari diren. 





                    

SARRERA

Kaixo denoi!

Blog honetan zehar gaur egungo hezkuntzaren munduan IKTak duten garrantziaz eta erabileraz arituko gara. Azken urte hauetan askotan entzun izan dugu Teknologia Berriak hezkuntzan integratzearen beharra, baina zer dira Teknologia Berriak? Nola integratu ditzakegu hezkuntzan modu egokian? Zeintzuk dira beraien abantailak? Eta alde txarrak? Zeintzuk gaur egun eskura ditugun Teknologia Berriak?

Galdera guzti hauek erantzuten saiatuko gara hainbat astetan zehar, etorkizunean hain beharrezkoak izango ditugun baliabide hauei buruz ideia orokor bat izan dezagun.