jueves, 10 de mayo de 2012

KIDE BATEN BLOGAREN EBALUAKETA


Kaixo!!

Oraingo honetan ebaluatzaile lana egitea egokitu zait, kide baten blog-a ebaluatuz. Aipatutako kidea Beñat Arandarena da, Magisteritza eskolan Lehen Hezkuntzako irakaslea izateko ikasten ari den etorkizuneko irakaslea. Hona hemen bere blog-aren helbidea:


 Atal ezberdinak ebaluatu behar ditut, kategoria bakoitzean nota bat ipiniz (1= eskas; 2 = hobetzeko; 3=ondo; 4 = oso ondo). Dena den, aipatu beharra daukat ebaluazio hau ez dela behin betiko bezala hartu behar, datorren egunetan Blog hori eguneratzen joango delako, atal batzuetan nik ipinitako nota gora joanez. Baina momentuz dagoena ebaluatzen saiatuko naiz orain.

Lehenengo kategoria Ikaslearen oharrak izango litzateke: 3 bat emango diot atal honetan, guztiak agertzen ez diren arren, landu ditugun testu gehienak agertzen direlako.

Bigarren puntuan ikasleak egindako analisiak eta gogoetak ditugu: atal honetan 2 bat ipini diot, testu dezente landu dituelako, baina horiei buruzko ohar edo iritzi pertsonal gutxi agertzen direlako.

Sormena eta originaltasunari dagokionez, 2 bat eman behar diot, testuak nahiko linealki lantzen dituelako, tarteka zerbait ezberdina sartuz. Irudiak, bideoak eta “AVATAR” delako bat ikusteko aukera ere badugu.

Testuen arteko loturari dagokionez, 3 bat ipintzen diot, testu guztiak Teknologia Berrien gairi buruzkoak direlako (normala; azken finean hauek lantzeko ireki dugu blog-a)

Hizkuntzaren zuzentasunean emango diot Beñati nota altuena, idazkera jasoa erabiltzen duelako, eta akats gramatikal edo ortografikorik ez duelako (ez oso garrantzitsuak, behintzat). Horregatik 4 bat ipintzen diot atal honetan.

Bukatzeko, aurkezpenaren kontua daukagu. Sarrera emateko lehen aipatu dudan Avatarra erabiltzen du, nahiko originala dena. Hala ere, irudiak faltan botatzen ditut, eta blog-a momentuz nahiko sinple dagoela ere aipatu beharra daukat. Horregatik 2 bat ematen diot.

Ebaluazioarekin bukatzeko bai gustatuko litzaidakeela gauza bat azpimarratzea: lagun edo kide baten ebaluaketa objektiboa egitea nahiko zaila da, eta are gehiago lagun horrek, niri gertatu zaidan moduan, blog-a oraindik bukatu ez duenean.






No hay comentarios:

Publicar un comentario