Scratch programazio-lengoaia ikasteko oso proposamen
dibertigarria da, jolasak, animazioak, musika eta artea sortzeko aukera
ematen baitigu. Ikasleak tradizionalagoak diren beste
programazio-lengoaietara hurbiltzeko tresna paregabea da. Scratch programarekin proiektuak garatuz, funtsezkoak diren matematikako eta informatikako kontzeptuak ikas ditzakegu (Eskola 2.0 ordenagailuetan barne).
Gainera, ikasleei eta gazteei era sortzailean pentsatzeko,
sistematikoki arrazoitzeko eta elkarlanean aritzeko aukera ematen die.
Scratch-en eraikuntza-blokeka programatzen dugu.
Hor dago bere originaltasunaren gakoa. Beste programazio-lengoaiekin
alderatuz, askotan nahasgarriak direnak, Scratch
programaren piezak puzzle batean bezala edo betiko eraikuntza-jolas
batean bezala jartzen dira. Horrela, hamaika animazio eta jolas sor
ditzakegu.
|
Scratch-ek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:
• Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea
• Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea
• Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea
• Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea
• Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera
• Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera
• Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna
• Programazioaren oinarriak ikasteko aukera
• Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…
• Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea
Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop”
taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat puntutik
aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen
ditu elkarbanatzen ikasteko eta ikasten elkarbanatzeko interesa duten
pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario