martes, 22 de mayo de 2012

BESTE IKASKIDE BATEN BLOGAREN EBALUAKETA

Kaixo!

Beste blog baten ebaluaketarekin natorkizue oraingoan. Badakit jada "derrigorrezko" ebaluaketa eginda daukadala (Beñat Arandarena), baina beste bat egitea eskatu didatenez, Eder Otaduyren blogarena egiten saiatuko naiz.

Teknologiaberriaklh blogaren ebaluaketan aipatu nuen bezala, azterketa atalka egitea eskatu zaigu, bakoitzean nota bat ipiniz (1 = Eskas, 2 = Hobetzeko, 3 = Ondo, 4 = Oso ondo).

Lehenengo atala ikaslearen oharrarenak dira: 4 bat ipiniko diot atal honetan, egilearen ohar ugari agertzen direlako, baina faltan botatzen ditut iritzi pertsonal edo gogoeta gehiago. Horregatik bigarren atalean (analisia eta gogoeta) 3 bat ipintzea erabaki dut.

Sormena eta originaltasunari dagokionez, 4 bat ipiniko diot, blogaren sarrera VOKI webgunearen bitartez egindako katu batek egiten duelako, eta horretaz aparte irudiak eta Mindomo mapa bat ere ikusi ahal dugulako.

Atalen arteko loturari hitz egiterakoan, bai ikusten dudala lotura bat (azken finean sarrera guztiak teknologia berriekin lotuta daude), baina ez dut ikusten erlaziorik artikulu berri eta zaharren artean, ezta aipamenik ere. Horregatik 3 bat ipiniko diot.

Eta bukatzeko, aurkezpena eta hizkuntzaren zuzentasuna aipatuko ditut. Azken honetan bai ikusten direla akats ortografiko eta gramatikal batzuk; dena den 3 bat merezi duela uste dut. Eta aurkezpenari dagokionez, nik uste zaindua eta egokia dela, eta horregatik 4 bat ipiniko diot.


Hona hemen ikaskide honen blogaren esteka:


http://www.teknologiaberriaktic.blogspot.com.es/






No hay comentarios:

Publicar un comentario