viernes, 23 de marzo de 2012

CRISTOBAL COBO ROMANIRI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Oraingoan beste egunean igotako artikuluaren egileari egindako elkarrizketa bat ekartzen dizuegu. Ikertzaile honek proposatzen duena zera da: ezagutzak transmititzeko forma eta metodo berriak sartzea hezkuntzan, hauek konbinatzea eta inguruarekin lotzea, eta era berean beste testuinguru batzuetatik jasotako eta askotan alde batera uzten diren konpetentzia eta trebetasunak ere kontuan hartzea.

Hona hemen aipatutako elkarrizketa:


GURE IRITZIA:

Argi dago elkarrizketa hau ikusitako artikulua baino errazagoa dela ulertzeko. Dena den, artikuluan bezala, guri etorkizuneko irakasle bezala gehien inporta zaiguna azkeneko partean esaten duena da; hau da, egiten dituen iradokizunak.

Batetik, ordenagailuak klasetik ateratzearen ideia aipatzen du. Hori paperean oso ondo geratzen da, baina praktikara eramatean arazo batekin aurkitzen gara: ordenagailu horiek eskura dituzten ikasleak 10-12 urte bitarteko umeak direla. Eta ume hauen %80a zailtasunak dituzte gauzak behar bezala zaintzeko (beraien koadernoak nola dauden ikustearekin nahikoa da).

Bestetik, ikasleak ordenagailuekin ez ezik, bestelako teknologia batzuekin (dispositibo mugikorrak edo sakelakoak, tablets delakoak...) ere lan egitea gomendatzen du Cristobal Cobo Romanik. Gaur egun daukagun egoera ekonomikoarekin, eta hezkuntzan egiten ari diren murrizketak ikusita, ez dakigu oso eramangarria izango litzatekeen hainbeste balio duten teknologiak erabiltzea eta mantentzea.

Bukatzeko, ikasleak klasetik atera, esperientzia profesionalak izan eta arau eta parametro berrien aurka egin behar duela aipatzen du Romanik. Ideia interesgarria da, baina agian Lehen Hezkuntzako ikasleekin egiteko arriskutsua. Arrakasta handiagoa edukiko zuen DBHko edota Batxilergoko ikasleekin egingo bazen.

Eta honekin jada bukatutzat emango dugu elkarrizketa honen "analisia". Nahiz eta gure iritzian ikusi artikuluan eta elkarrizketan esaten denarekin guztiz ados ez gaudela, horrek ez du esan nahi interesgarriak ez direnik (elkarrizketa, behintzat, interesgarriagoa eta eramangarriagoa iruditu zaigu).





No hay comentarios:

Publicar un comentario