lunes, 26 de marzo de 2012

SCHANK: "El 'e-learning' actual es la misma basura, pero en diferente sitio" ARTIKULUA


Kaixo berriro!!

Roger Schank, Yale eta Standfordeko irakaslea
Orain arte ikusi ditugun artikulu, diapositiba... guztiak Teknologia berriei buruz joan dira, hauen alde onak, txarrak, hezkuntzan erabiltzeko aukerak... azalduz. Baina oso era zientifikoan hitz egiten zuten, ezta? Hitz konplexuegiak, ulertzeko zailak direnak, erabili izan dira artikulu hauetan. Eta gainera politikoki zuzenegiak direla ere esan daiteke.

Artikulu honetan, berriz, gauzak era sinple eta gordinago batean azaltzen dizkigu Roger Schankek. Teknologia berriek hezkuntzan duten erabilpenaz hitz egiten digu, eta gaur egungo hezkuntzan dauden arazoak ere azpimarratzen ditu, berarentzat egokiagoa izango litzatekeen eredua defendatuz.
Hona hemen aipatutako artikulua:


Interesgarria, ezta? Modu argi batean azaltzen digu Schankek teknologia berriei ematen ari dizkiegun erabilpena hezkuntzan; hau da, betiko hezkuntza sistema erabiltzen ari garela eta teknologiak bertan txertatu ditugula. Berak kontrakoa proposatzen du: sistema tradizionalak Teknologia Berrietara egokitzea.

Praktika azpimarratzen du hezkuntza metodo bezala: egiten ikastea. Honekin ados gaudela azpimarratzean ez dugu gezurrik esaten, baina hori zailegia da egungo ikasgai eta programekin: irakasle bat behartuta dago urte batean eduki jakin batzuk ematera, ikaslea etorkizuneko ikasketetan arazoak izan ez ditzan. Berak esaten duenez, historia, filosofia... praktiken bidez ikasi daitezke, simulazioen bidez. Baina zenbat denbora beharko zuen irakasleak hori guztia prestatzeko? Nondik aterako zuen behar zuen denbora? Beste ikasgaietatik?

Artikuluaren analisiarekin bukatzeko, irakasle honek egindako aitorpen bat aipatuko dugu, eta honekin bai ez gaudela ados: eskolak ez dira beharrezkoak. Ez dut uste hori ondo egongo litzatekeenik. Nahiz eta gaur egungo Hezkuntza Programak egokiak ez izan eta aldaketak egon behar diren, nik uste pentsaera estremistegikoa dela eskolak beharrezkoak ez direla esateak.Haurrak praktiken bidez ikas dezakete, bai, baina ikasketa emankorragoa izateko beharrezkoa da gida bezala balioko zaion irakasle bat berarekin egotea.

Gainera, eskolak, erakunde bezala, sozializazio prozesu bat ere burutzen dute; ikasleak taldean bizitzeko behar diren balioak ikasten dituzte haien arteko elkar eraginez.

Eta gure iritziarekin bukatzeko, pixka bat berekoi izaten ustea eskatzen dizuegu; azken finean, irakasle izateko egon gara 3 urtez prestatzen, eta eskolak kentzen badituzte, zer egingo dugu? Horregatik pentsatzen dugu eskolak beharrezkoak direla, baina ikasleak prestatzeko erabiltzen diren programak eta metodoak bai aldatu behar direla.




No hay comentarios:

Publicar un comentario